2018/01/13 11:00etan

Bestelakoak

Txiribueltaren tailer irekia

Txiribueltaren tailer irekia
Torreberri, Zumaia

Larunbat honetan, urtarrilaren 13an, tailer irekia antolatu du Txiribuelta elkarteak Torreberrin. Goizeko hamaiketan hasi eta eguerdiko ordubata arte, hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute herriko 0 eta 6 urte bitarteko haurrek.

Tailerrak hamaiketatik hamabietara izango dira. 2 urte arteko haurrentzat altxorraren kutxa prestatuko da goiko solairuan. Material desberdinekin gozatzeko aukera izango dute. Handixeagoentzat, 2 urtetik 6 urte bitarteko haurrentzat, Torreberriko aterpean eta (eguraldiak laguntzen badu) plazan, zankoak, ponpak eta aurpegi margoketa egongo dira.

Amaitzeko, Ekain-Txou-en ikuskizuna izango da goiko solairuan, 12:15ean.