baleike.eus

Asteburuko antzezlanetarako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2018-01-08 17:44   Kultura

Asteburu honetan bi antzezlan izango dira Aita Mari zinean: ostiralean Idiot txou komedia izango da eta igandean, bi emanalditan, Alizia lurralde miresgarrian haur antzerkia. Udal Kultura Sailak emandako sarrerak zokatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Ostiraleko eta igande eguerdiko saioetarako sarrerak zozkatuko ditugu.

Idiot txou antzezlanerako sarreren zozketan parte hartu nahi baduzue, formulario hau bete behar duzue.

Alizia lurralde miresgarrian antzezlaneko eguerdiko 12:00etako saiorako sarren zozketan parte hartzeko, aldiz, beste formulario hau bete behar da.

Kontutan hartu zozketa hau Baleikeko bazkideentzako bakarrik dela. Parte hartzerakoan bazkide denaren izena erabili. Saridunen izenak ostegun eguerdian aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa