Otsailean abiatuko da Mexiko Hirirantz hango denboraldiari ekitera, baina aurretik, Donibane Lohizuneko Gabonetako Txapelketa jokatu berri du pasa den ostegunean Iñaki Osak. Urtea ezin hobeto hasi du, izan ere, Yann Millat-ekin batera irabazi du aipatutako txapelketa Jean Olharan eta David Minvielle-i. Finala bi setetan jokatu zen, eta 15-8 eta 15-13-ko partzialarekin irabazi zuten Osak eta Millat-ek.