Errege Magoen Kabalgatako argazkiak

Baleike 2018ko urt. 5a, 21:15

Itsaso txarra eta euriarekin, baina etorri dira aurten ere Errege Magoak belaontzian, eta zeharkatu dituzte Zumaiako kaleak karroza berri distiratsuetan. Aterkiak tarteka euritik babesteko, tarteka goxokiak arrantzatzeko, beti bezala gozatu dute haurrek eta helduek, gaur gauean ekarriko dizkieten oparien ilusioarekin. Hemen ikus dezakezue atera dugun argazki sorta. Argazkiak: Gorka Zabaleta