Bihar etorriko dira Errege Magoen laguntzaileak gutunak jasotzera

Baleike 2018ko urt. 3a, 12:32

Erregeen Pajeak bihar, osteguna, etorriko dira haurren gutunak jasotzera. Beheko plazan egongo dira, 18:00etatik aurrera. Eta eskaera jakin bat egin dute:

Hotzetan umeak denbora luzez zain ez egoteko, familiei eskatzen zaie pertsona bakarra aritzea argazkiak ateratzen, argazki bakarra ateratzea eta ahalik eta arinen beti ere.

Bestalde, Errege egun bezperan (2018/1/5) kabalgataren aurretik Errege Magoek bisita bereziak egiten dizkiete urtero herriko edadetu eta gaixoei: Brankan, San Juan eta Otezuri egoitzetan eta hala eskatzen duten etxeetan. Beraz, haurren bat gaixorik egonez gero eta Erregeen bisita nahi izanez gero, eskaera egin 943-861056 telefonoan edo emailez kultura@zumaia.eus.

Erlazionatuak