Urtarrilaren 8an irekiko da haurreskoletan izena emateko epea

Baleike 2018ko urt. 2a, 20:19

Matrikulazio epea zabalik egongo da hilaren 12ra arte; haurrak martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean has daitezke eskolara joaten.

Datorren astean izango da Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskoletan izena emateko aukera. Bi zentroen kasuan, erabiltzaileen beharretara egokitutako kalitatezko zerbitzuak bermatzen dira: egokitzapen indibidualizatua eskaintzen da; mugimendu askean oinarrituta, haurraren erritmoa errespetatzen da; fardelak aldatzeko uneak, jatorduak eta lo egiteko uneak bereziki zaintzen dira; esperimentatzeko aukera eskaintzen da; gurasoekin harreman zuzena bermatzen da; kanpoko espazioaren erabilera anitza egiten da.

Informazio gehiago jasotzeko interesa duen orok haurreskoletara dei dezake: 943 865345 Eskola txikia / 943 862292 Arrangoleta.