[ARGAZKIAK] Saltaka eginda agurtu dute zumaiarrek urte zaharra

Beste hainbat herritan bezala, Zumaian ere San Silvestre lasterketa egin da urteko azken egunean. Parte-hartze zabala izan du: 450 korrikalari izan dira helduen mailan eta beste ehunka batzuk haurretan. Joseba Paquico eta Sara Mancisidor izan dira azkarrenak, baina, Felix Aizpurua esatariak adierazi duen bezala, kirolari guztiak izan dira gaur irabazleak.