Zukan hirukoteak 'Begirada anitzak' ikuskizuna aurkeztuko du, bihar, Donostian

Baleike 2017ko abe. 29a, 09:31

Musika, dantza eta irudiak uztartuko dituen Begirada anitzak ikuskizuna aurkeztuko du Zukan Hirukoteak, bihar, Donostiako San Telmo Museoan. Emanaldia 20:00etan hasiko da. 

Jon Ansorena, Gorka Catediano eta Maria Zubimendi zumaiarrak osatzen duten hirukotea da hau. Begirada anitzak zuzeneko musika eta musika elektronikoa, dantza eta irudia bateratzen dituen proiektua da. Oraingo honetan, Eneko Gil eta Amaia Elizaran dantzariak izango dituzte beraiekin, Omer Eilam soinu ingeniari israeldarraz gain.

Bideo honetan ikus dezakezue EITB Kulturak egindako erreportajea.