Xake txapelketa eta San Silvestre lasterketa jokatuko dira aste honetan

Baleike 2017ko abe. 26a, 10:53

Gabon garaiaren bueltan jokatzen diren bi kirol jarduera jokatuko dira aste honetan. Pasa den larunbatean jokatu zen areto futbol txapelketa azkarra eta aste honetan xakekoa eta San Silbestre lasterketa egingo dira. 

Xake txapelketa abenduaren 29an egingo da, Alondegiko Oxford aretoan, 18:00etan. Izenak Lubaki kiroldegian (943 862 021) eman daitezke, edo, ostiral arratsaldean, 17:30ak arte, Alondegian bertan. Izen-ematea doan izango da. 

Igande eguerdian VIII. San Silvestre Lasterketa jokatuko da. 12:00etan haurren txanda izango da eta 12:30ean helduena. 

Benjaminek eta aurrebenjaminek 250 metroko bidea egingo dute, eta alebinek eta infantilek 1.100 metrokoa. Helduen kasuan, proba 5.000 metrokoa izango da. 

Izenak doan emango dira Lubaki kiroldegian (943 862 021). Izenak emateko azken eguna abenduaren 30a izango da. 

Sari-banaketa Beheko Plazan egingo da, 13:30ean, Gabonetako erakusleiho lehiaketako sari-banaketarekin batera. Goiz partean txorizo pintxoak eta salda emango dira.