Saio horietan hainbat argibide emango ditugu: zerbitzu berriaren inguruko xehetasunak, hondakin organikoak eta errefusa biltzeko edukiontziak irekitzeko txartela (banaketa, nola erabili…), sistema berria jartzeko egutegia…
Saio informatiboen bigarren txanda abenduaren 28an izango da, Oxford-Alondegian , euskaraz eta gaztelaniaz, ondorengo ordutegian:
-
Abenduaren 28an, 9.30ean (euskaraz), 11.00etan (gaztelaniaz) eta 12.30ean (gaztelaniaz).
Udal Elkarteak herritarrak animatu nahi ditu saioetan parte hartzera, “laburrak eta argigarriak” izango direlako.