[ARGAZKIAK] Gotzon Enbilen azken partida

Baleike 2017ko abe. 25a, 10:37

Oraindik beste partida bat jokatuko du, Aitzurin Darahliren alde jokatuko den jaialdian, hain zuzen ere. Baina, berez, pasa den larunbatean jokatu zuen Gotzon Enbilek bere azken partida pilotari profesional bezala. Hogei urteko bideari amaiera eman zion zumaiarrak Durangon. 

Jai Alai World Tourreko finaleko atarian jokatu zuen Enbilek, Roke Alberdirekin, Arrieta eta Garitaren aurka. 20-25 emaitzarekin irabazi zuen azken partida hau. Bertaratu zirenek, zutik jarrita, txalo zaparrada handi batekin agurtu zuten txapeldun handia. 

Argazkiak Peio Romatetenak dira.