Egigurenek eta Lopezek irabazi dute Jai Alai World Tour txapelketa

Baleike 2017ko abe. 25a, 10:10

Jai Alai World Tourreko azken partidak jokatu dira pasa den asteburuan Durangoko Ezkurdi frontoian. Ostiralean jokatutako finalerdien ondoren, larunbatean final handia jokatu zuten Egiguren-Lopez eta Beaskoetxea-Ekhi bikoteek. 

Egiguren donostiarrak eta Imanol Lopez zumaiarrak osatutako bikotea zen txapelketa eskuratzeko faboritoa. Aurkariak, baina, indartsu eta konfiantzarekin atera ziren kantxara eta 0-4 emaitzarekin jarri ziren aurretik. Partida gogor eta berdindu batean, lehen seta eskuratzeko aukera galanta izan zuten: 9-14 emaitzarekin izan ziren aurretik, baina, ezin izan zuten 15. tantoa erdietsi eta, asko sufrituta, 15-14 irabazi zuten Egigurenek eta Lopezek. 

Bigarren seta antzera joan zen, eta bizkaitarrak eta arabarrak osatutako bikotea aurretik heldu zen azken tantuetar (11-13). Gipuzkoarrak hobeto aritu ziren, ordea, azken tantuetan eta 15-13 emaitzarekin irabazi zuten bigarren seta, eta, ondorioz, baita partida ere.