[ARGAZKIAK] Errefuxiatuen etorrera Arranplara

Baleike 2017ko abe. 23a, 11:16

Ilunpean zeharkatu zituzten errioko urak. Zuri koloreko ontzia ikuskatu zutenean, sirena baten soinua entzun zen Zumaiako gauean eta, ibaiertzean, foku bat ere piztu zuten gerretatik ihesi zetozen errefuxiatuen bidea laguntzeko. Hotzez heldu ziren lehorrera eta haien zain zeundenek manta batzuekin bildu zituzten.

Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldeak atzo iluntzean antzezpen hori egin zuten Arranplan. Edozein egunotan, guk nahi baino gehiagotan, Mediterraneo itsasoko edozein portu, kala edo hondartzatan bizi den tragediaren isla izan geurera ekarri nahi izan zuten. 

Ondoren, Zumaiako Udal Musika Bandaren Gabonetako kontzertua izan zen eta, azken urtean egin bezala, Harrera taldearen aldeko diru bilketa egin zen.