Gipuzkoako txapelketako finalak jokatuko dituzte Zumaiako puntistek

Kadete eta jubenil mailetako zesta puntako Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dira gaur arratsaldean Hondarribiko Jostaldi frontoian, 16:30etik aurrera. Bietan izango dira Zumaiako ordezkariak.  

Kadete mailan, Zumaiako Luken Aizpurua eta Gorka Sagarzazu (Hondarribikoa izan arren, Zumaiarekin jokatzen du), Donostia Jai Alaiko bikotearen aurka arituko dira. Jubeniletan, Eduardo Aguirrek eta Julen Lopezek Danok Bat 1eko pilotariak izango dituzte aurkari.