Jai Alai World Tourreko finalaurrekoa jokatuko du gaur Imanol Lopezek

Baleike 2017ko abe. 22a, 14:56

Asteburu honetan amaituko da aurtengo Jai Alai World Tour txapelketa, Durangoko Ezkurdi frontoian jokatuko diren azken bi jardunaldiekin. Gaur finalaurrekoak jokatuko dira eta bihar finalak.

Finalaurrekoak jokatuko dituztenen artean zumaiar bat dago, Imanol Lopez, hain zuzen ere. Mexikotik itzuli da txapelketa honen azken partidak jokatzera. Egigurenekin batera jokatuko du Barandika eta Aldazabalen aurka. Bigarren finalerdian Beaskoetxea-Ekhi eta Olha-Inza bikoteak neurtuko dira. Jardunaldia 21:30ean hasiko da. 

Finala larunbatean jokatuko da, 18:00etatik aurrera. Jaialdi horretan Gotzon Enbilek azken partida jokatuko du profesional bezala.