Urola Kostako Udal Elkarteak 2018ko aurrekontua onartu du

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko abe. 22a, 11:00

Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2018ko aurrekontuari hasierako onarpena eman zion abenduaren 18an, EAJ, PSE-EE eta Irabazi-Ahal Duguren aldeko bozkekin eta EH Bilduren abstentzioarekin.  Aurrekontu hauen helburua da 2018. urtean ditugun erronkei aurre egitea, herritar eta enpresen zerbitzura lan egitea eta eskualdearen beharrei egoki erantzutea.

2018ko aurrekontua 10.119.921,67 eurokoa da (2017. urtearekin alderatuta 2.700.000 euro gehiago). Hazkuntza horren arrazoi nagusia da zabor bilketa sistema osoa Udal Elkarteak beregan hartuko duela (gaikako bilketak eta errefusa).

2018ko aurrekontuak barnean hartzen dituen jarduera edo ekintza nabarmenenak hauek dira:

  • Zabor bilketa sistema berria
  • Zarautzen garbigune berria (1.242.000 euro)
  • Zabortegiaren zigilatzearen azken faseko proiektuaren esleipena.
  • Enpresa eta enplegua bultzatzeko zuzeneko laguntzak (372.000 euro), 2017ko urtearekin alderatuz %32ko igoera.
  • Openlab: elektronika munduari zuzendutako espazioa
  • Euskara eta turismo arloen uztartzea
  • Laneratzeko zerbitzuak: Orientazioa, Hazilan programa….
  • Administrazio elektronikoaren ezarpena

Informazio gehiago Urola Kostako Udal Elkartearen orrialdean.