Segurtasunagatik eraitsi du Portu Zuzendaritzak Talai-peko jangelaren eraikina

Baleike 2017ko abe. 20a, 14:32

Eusko Jaurlaritzaren Portu Zuzendaritza Zumaiako barraren berritze eta sendotze lanak egiten ari da. Horiekin batera, azken egunotan, Talai-pe jatetxearen jangela kokatzen zen eraikina edo azpiegitura eraitsi du. 

Eraiste lan hauen irudia sare sozialen bidez barreiatu da azken egunotan. Udaletik adierazi digutenez, "segurtasunagatik" eraitsi du Portu Zuzendaritzak jangelaren eraikina. Gaineratu digutenez, jatetxe ohiaren eraikina bere horretan mantenduko da.