'Gurs experiences' erakusketa zabalduko da gaur Oxforden

Baleike 2017ko abe. 20a, 10:19

Zuberoako mugan zegoen Gurseko kontzentrazio eremuaren inguruko erakusketa zabalduko da gaur arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa hau urtarrilaren 7ra arte egongo da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Zabaltze ekitaldiarekin batera, hitzaldi bat zegoen iragarrita, baina, hizlariaren ondoeza dela medio, bertan behera geratu da. 

Gurseko kontzentrazio eremuaren inguruko erakusketa honetan, 1939-1945 bitartean 60.000 lagun inguru hartu zituen eremuaren historia lantzen da. Euskal Herritik hurbil kokatuta dago Gurs, eta milaka euskal herritar izan zituzten han.