Pintxoz blaitutako musika saioa

Baleike 2017ko abe. 15a, 13:09
Argazkia: Miriam Romatet

Aste honetan izaten ari garen XVI. Klarinete Maratoiaren baitan, atzo, pintxo pote musika izan zen Valentin Manterola artistak Mari kalean duen estudioan. Mokadutxoez lagunduta, klarinetea protagonista zuten hainbat musika pieza entzuteko aukera izan zuten bertaratu zirenek. 

Igande iluntzean amaituko da aurtengo Maratoia eta ordura arte beste lau musika saio izango ditugu herrian. 

- Abenduak 15: Kontzertua. 19:00etan, Komentuan.

- Abenduak 16: Klarinete laukoeteen kontzertu-lehiaketa, 18:00etan, Komentuan.

- Abenduak 17: Maratoiko ikasleen amaierako kontzertua, 13:00etan, Maria eta Jose ikastetxean. 19:00etan, berriz, Chamber music, Alondegian.