Txokolate eta txurroekin ospatu zuten atzo Santa Luzia eguna Hogarrean

Baleike 2017ko abe. 14a, 14:07

Atzo Santa Luzia eguna izan zen. Emakume askok jatordu baten bueltan ospatu zuten modistillen eguna. Hogarrean, arratsaldean, txokolate beroa eta txurroak izan zituzten bertako bazkideek. Jatetxeko aretoa bete egin zen hurreratu zen jendearekin.