Goikoetxeak ere Mexikon jokatuko du

Baleike 2017ko abe. 14a, 12:23

Iñaki Osa Goikoetxeak sare sozialen bidez jakinarazi du datorren denboraldian Mexikon jokatuko duela. Jai Alaik ere baieztatu egin du albistea. Hirugarren zumaiarra izango da.

Imanol Lopez eta Cosme Aguirrez gain, Iñaki Osa Goikoetxea ere Mexikoko frontoian izango da datorren denboraldian. Hamaika aldiz Munduko txapelduna izan denak bere sare sozialen bidez baieztatu du albistea.

Hemen duzue ikusgai.