Aipamen berezia jaso du Zumaiako Kirol Elkarteak Gipuzkoako Kirolaren Galan

Baleike 2017ko abe. 14a, 11:12

Gipuzkoako Kirolaren Gala egin zen atzo Pasai Donibanen, eta bertan, Zumaiako Kirol Elkarteak aipamen berezia jaso zuen, aurten, 50 urte bete dituelako.

Pasai Donibanen egin zen ekitaldian, zumaiarrak protagonistak izan ziren. Alde batetik, Kauldi Odriozolak Gipuzkoarren Kirola Saria irabazi zuen, herritarren boto gehien jaso ondoren, eta beste aldetik, Zumaiako Kirol Elkarteak aipamen berezia jaso zuen, 50. urteurrenagatik.