'Clash' pelikula egipziarra emango da gaur zine forumeam

Baleike 2017ko abe. 14a, 09:19

Clash pelikula egipziarra emango du gaur Ostarrena zine klubak zine forum saioan. Emanaldia 22:00etan hasiko da Aita Mari zinean. Hona hemen trailerra. 

2013an Kairon jazotako prostesten testuinguruan kokatuta dago Mohamed Diab egiptoarraren polizia giroko drama. Morsi presidente islamista kargutik kentzeko helburua duten protestetan, hainbat manifestari atxilotuko dituzte, eta Poliziaren furgoi batean sartu. Manifestariak ideologia ezberdineko herritarrak izango dira, eta lau pareten artean, asaldatuta dagoen gizartearen liskarren isla izango dira. Etenik gabe tentsioa mantentzeko gaitasuna eta kameraren erabilera bikaina azpimarratu zituzten kritikariek filma iazko Cannesko Un Certain Regard sailean aurkeztu zutenean. (zinea.eus)