Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso du Baleikek

Baleike 2017ko abe. 13a, 21:41

Baleike Kultur Elkarteak kudeaketa aurreratuaren bidean egindako urratsen aitorpena da atzo Kursaalen Euskalit erakunde publikoaren eskutik jasotako diploma. Brontzeko, zilarrezko eta urrezko sari nagusiez gain, aurten EAEko 48 erakundek jaso dute Euskaliten diploma. Haien artean daude Goiena, Anboto, Kronika eta Baleike tokiko hedabideak, Tokikom eta Topagunea –Ttipi-Ttapak ere eskuratu du diploma, Nafarroan–. Argazkian, aipatutako hedabideetako ordezkariak Ekonomiaren Garapenerako eta Lehiakortasunerako sailburu Arantxa Tapiarekin.