Gipuzkoarren Kirola Saria irabazi du Kauldi Odriozolak

Baleike 2017ko abe. 13a, 21:11
Alex anaiak jaso du Kauldiren saria. Argazkia: Gipuzkoa Kirolak

Zumaiarrak protagonista izan dira gaur Pasai Donibanen ospatu den Gipuzkoako Kirolaren Galan. Kauldi Odriozola eskubaloi jokalariak Gipuzkoarren Kirola Saria irabazi du eta Zumaiako Kirol Elkarteak aipamen berezia jaso du 50. urteurrena dela eta.

2017ko kirol sari nagusia Ander Vilariño gidariak irabazi du, epai-mahaiak hala erabakita. Herritarren bozketa bidezko saria berriz, Kauldi Odriozolarentzat izan da. Kauldik ezin izan du saria jaso, Bidasoarekin partida baitzuen gaur. 

Kauldiz gain, Zumaiako Kirol Kirol Elkarteko ordezkariek ere aipamen berezia jaso dute, aurten 50. urteurrena bete dutelako. Larunbatean ospatuko dute, aurrena jaialdi batekin (Aitzurin, 11:00etan) eta ondoren bazkari herrikoi batekin.