Ikasleen kontzertuarekin hasi da Klarinete Maratoia

Baleike 2017ko abe. 13a, 20:57

Euskal Herriko hainbat musika eskoletatik eta kontserbatorioetatik etorritako ikasleen kontzertuarekin hasi da aurtengo Klarinete maratoia. Banaka, binaka edo bestelako formazioetan atera dira Komentuan bildutako entzuleen aurrera. 

Gaurtik asteburura bitartera izango dira banakako eta taldekako klaseak Ubillos jauregian. Aurreko urteotan bezala, Carlos Casadó valentziarra arduratuko da klase hauek emateaz. 

Igande iluntzera bitartean izango dira kontzertuak ere. Hemen dituzue Klarinete maratoiaren baitan egingo diren emanaldiak. 

- Abenduak 14: Pintxo Pote musikala, 20:00etan, Valentin Manterolaren estudioan (Mari kalean).

- Abenduak 15: Kontzertua. 19:00etan, Komentuan.

- Abenduak 16: Klarinete laukoeteen kontzertu-lehiaketa, 18:00etan, Komentuan.

- Abenduak 17: Maratoiko ikasleen amaierako kontzertua, 13:00etan, Maria eta Jose ikastetxean. 19:00etan, berriz, Chamber music, Alondegian.