2017/12/19 19:00etan

Aurkezpena

Mari liburuaren aurkezpena

Mari liburuaren aurkezpena
Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia

Mariren heriotzaren 150. urteurrena bete zen 2016. urtean. Horren harira, Mari izeneko liburua idatzi dute Xabier Alberdik eta Jabier Carballok. Hilaren 5ean egin zuten aurkezpena Donostiako Untzi Museoan. Orain Zumaian egingo dute, Jose Maria Zubiaren, Mariren, jaioterrian. 

Aurkezpena Alondegian izango da, abenduaren 19an, asteartean, 19:00etan, eta bertan izango dira bi idazleak.