Beheko Plazako yoga eta mantentze soinketako izen-ematea zabalik dago

Baleike 2017ko abe. 13a, 11:30

Beheko Plaza edadetuen elkarteak antolatzen dituen yoga eta mantentze soinketako izen-ematea astelehen honetan zabaldu zen. Interesdunek oraindik aukera dute izena emateko, elkarteak Hogarrean duen lokalean, 11:00etatik 12:00etara bitartean. 

Gaur Santa Luzia eguna dela-eta, bazkide guztiak txokolatea txurroekin jatera gonbidatuta daude, doan, Hogarreko jatetxean.