Bi zumaiar saritu dituzte Arabako Literatura Sarietan

Baleike 2017ko abe. 13a, 09:45
Imanol Ulacia. Argazkiak: Kepa Aizpurua

Arabako Literatura Sariak banatu ziren atzo Gasteizen. Bi zumaiar igo ziren sariak jasotzera, olerkien eta entseguen kategorian, hurrenez hurren. 

Olerkietan, gaztelaniaz, Imanol Ulaciak jaso du Ernestina de Champourcín saria Bar Kabi izeneko bildumarekin. Gaztelaniazko lehiaketara 86 lan aurkeztu ziren.

Jon Sudupe saria jasotzen.

Entseguen kategorian, berriz, euskarazkoan, Jon Sudupe Martijak jaso du Becerro de Bengoa saria, Ateismoaren aldarrikapena lanarekin. Sei izan dira kategoria honetara aurkeztutako lanak.