Gabonetako argiak piztu dituzte dagoeneko

Baleike 2017ko abe. 13a, 09:23

Egunak ziren Gabonetako argiak jarrita zeudela udal eraikinetan, herriko kale eta jardinetan eta, adibidez, Moilaberriko zubian. Jarrita bai, baina piztu gabe. Atzo arratsaldean eman zioten etengailuari eta, argiz bete ziren Zumaiako hainbat leku, agerian utziz, horren faltarik ez bazen ere, Gabonen atarian gaudela.