Zesta-puntako Udazken Sariko finala jokatuko dute hiru zumaiarrek

baleike 2017ko abe. 12a, 15:18
Argazkia: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa

Hiru puntista zumaiarrak infantil mailan sailkatu dira finala jokatzeko. Azken partida hori ostiralean izango da Tolosako Beotibarren, 19:45etatik aurrera.

Zesta-puntako Udazken Saria ostiralean bukatuko da alebin eta infantil mailako finalekin. Bi partidak Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko dira, 19:45etatik aurrera.

Puntista alebinak izango dira lehenak lehiatzen: ALTUNA (Beotibar) - IRAOLA (Beotibar) /
AMBOAGE (Hondarribia) - FLORES (Danok Bat).

Ondoren, infantil mailakoen txanda izango da. Kasu honetan lau jokalarietatik hiru zumaiarrak izango dira. Hau izango da finaleko kartela: AGUIRRE (Zumaia) - LIZARDI (Danok Bat) /  EGAÑA (Zumaia) - URETA (Zumaia).

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartu dute parte Udazken Sarian. Guztira, 54 puntista lehiatu dira: 27 alebin eta 27 infantil.