Ostegunean kontzertua eskainiko du Beheko Plaza abesbatzak San Juan egoitzan

baleike 2017ko abe. 12a, 14:48

Agustin Zubimendi zuzendari duen taldeak, abenduaren 20an, datorren asteazkenean, Otezurin eskainiko du emanaldia. Bi kontzertuak 17:00etan hasiko dira.

Beheko Plaza abesbatzaren ekintza sozialen artean, San Juan Egoitza eta Otezuri Egoitza aurkitzen dira. Hala, Gabonak inguratzen direnean, egoitza bakoitzean kontzertu bana eskaintzen dute urtero. Aurten, abenduaren 14an, ostegunean, izango da lehena. Hain zuzen, San Juan abestuko dute, 17:00etatik aurrera. Datorren asteazkenean, hilaren 20an, Otezurin izango da, ordu berean.
 
Bietan egitarau berdina erabiliko dute: 
- Txakoli / Arm. Agustin Zubimendi
- Txoriak txori / Laboa-Arm. J. Busto
- Eres alta y delgada / Arm. Agustin Zubimendi
- Aldapeko / X.X.
- Euskaldunak / Aita Donostia
- A la orilla de un palmar / Arm. Agustin Zubimendi
- Herriko festa / Bittor Zubizarreta
- Kaiku / Alexander Lesbordes
- Mendizaleak / Arm. Agustin Zubimendi
- Eleizatikan / Alexander Lesbordes
- Haurtxoa seaskan / Gabriel Olaizola
- Adeste fideles / J. Reading
- Gabon gaba / Arm. Juan Urteaga