baleike.eus

Institutuko biltegian ura sartu da

baleike 2017-12-12 11:35   Gizartea

Biltegian aurkitzen dira elektrizitate eta informatikako zenbait sistema. Arriskua ekidite aldera, suhiltzaileak ari dira lanean.

Institutuko biltegian ura sartu da
Argazkia: Joxe Joakin Aizpurua | Ikusi handiago | Argazki originala

Gaur goizean biltegia urez gainezka zegoela ohartu da institutuko atezaina. Bertan aurkitzen dira elektrizitate eta informatikako zenbait sistema eta tresneria. Hori dela eta, prebentzio modura, SOS Deiak-era deitu dute 09:30ak aldera. 10:00etarako iritsi dira suhiltzaileak eta Ur zerbitzuetako langileak. "Biltegian ur dezente zegoen, eta badaezpada, neurriak hartzea pentsatu dugu. Lanean aurkitzen dira momentu honetan, eta ez dakigu oraindik nondik sartu den ur kantitate hori. Baina arriskutik kanpo gaude", kontatu dute institututik. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa