baleike.eus

ZHEko irakasleek grebarekin bat egin dute

Baleike 2017-12-12 10:59   Hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza publikoaren aldeko greba eguna da gaur Euskal Autonomia Erkidegoan. Zumaiako Herri Eskolako irakasleek ere bat egin dute deialdiarekin. Bideo honetan duzue greba egunarekin bat egiteko arrazoiak. 

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2017-12-12 14:07 Erantzuna | #1

Gure babes osoa azaltzen diegu gaur greba egiten ari diren Hezkuntza Publikoko langileei. Eraikinak berritzeko eta hobetzeko dirua ematea ondo dago, baina kalitatezko Hezkuntza Publikoaren aldeko benetako apustua egiteko eskatzen diegu EAJri eta Eusko Jaurlaritzari.

Langileak eskatzen ari direna ez dira pribilegioak; agerian uzten ari direna da nolako hutsuneak dituen gure Hezkuntza Publikoak. Oso kontu serioa da, gure seme-alaben etorkizuna dagoelako jokoan, gure herriarena azken batean. Eta denon ardura behar luke izan honetaz eta honekin arduratzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa