Ostiraleko bertso derbian hartuko du parte Jon Maiak

baleike 2017ko abe. 12a, 09:22
Argazkia: EITB.

Larunbatean hartuko du San Mamesek Athleticen eta Realaren arteko partida. Aurretik, ostiralean, bertso derbia izango da Bilboko BBK Aretoan.

Bertso derbiaren hamargarren edizioa izango da aurtengoa, eta nola ez, jakinmina piztu du ekitaldiak. Berezitasun batekin izango da saioa: soilik, 13 eta 14 urteko gazteei zuzenduta egongo da, eta beraz, joan nahi duten ikastetxeek Athletic Club Fundazioari eskatu beharko dizkiete gonbidapenak.

Ostiralean, abenduaren 15ean, izango da saioa Bilboko BBK Aretoan, 11:00etan. Parte hartuko duten bertsolariak hauek izango dira: Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Jon Maia talde zuri-gorriaren aldetik, eta Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Agin Laburu talde txuri-urdinaren aldetik.