'Gomezagoren gutuna' berriro salgai jarri dugu Gabon garaiarekin batera

Baleike 2017ko abe. 11a, 21:17

Orain bi urte Gomezagoren gutuna liburua argitaratu genuen, Gabon garaiarekin batera. Bi urte geroago, berriro salgai jarri dugu herriko zenbait saltokitan. Gabonetarako zer oparitu ez badakizu, hau izan daiteke zure aukera. 

Josu Waliñok idatzi eta Ander Hormazurik marraztutako liburua da hau. Honako lekuetan izango duzue salgai, 10 euroan: Aizpurua eta Otaño liburu-dendetan, Mandala paper-dendan, turismo bulegoan eta Alondegian.