Gabonetako bigarren eskuko azoka egingo du Kabi tabernak asteburuan

Baleike 2017ko abe. 11a, 20:26

Datorren asteburu honetan, larunbatean eta igandean, gabonetako bigarren eskuko azoka egingo du Kabi tabernak. Bi egun horietan, eguerdiko 12:00etatik aurrera egongo dira bigarren eskuko gaiak salgai tabernan bertan. 

Azokan parte hartu nahi dutenek ostegun gauera arte dute epea saldu nahi dituzten "arropa politak, tramankulu bitxiak eta bestelako erlikiak" eramateko. Salmentan jarriko diren gaien prezioak tabernako kideek beraiek jarriko dituzte. Salmentatik ateratzen den dirua produktuen jabeentzat izango da, eta saltzen ez dena Caritas erakundeari emango zaio.