Gabonetako apaingarriak egiteko berrerabilpen tailerra Algorrin

Algorri Interpretazio Zentroa 2017ko abe. 11a, 17:37

Abenduaren 16an, larunbatean,  6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerra eskainiko dugu Algorri Interpretazio Zentroan, neguari ongietorria emateko. Oraingo honetan, berrerabilitako materialekin gabonetako apaingarriak egingo ditugu.

Ekintzak zentroan bertan garatuko dira, goizeko 11:00etatik 13:00tara. Arropa ez zikintzeko mantala edo arropa zaharra eramatea gomendatzen dugu. 

Gabonetako doako tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea interpretazio zentroan bertaratuz, email bat idatziz edota telefonora deituz. 

Juan Belmonte 21. 20750 Zumaia
info@algorri.eus
943 143100
Anima zaitezte eta parte hartu!!