Maria Zubimendik Arrasateko akordeoi lehiaketa irabazi du, Neza Tokar esloveniarrarekin puntuetara berdinduta

Baleike 2017ko abe. 11a, 12:32

Arrasateko Nazioarteko Akordeoi Lehiaketaren 25. edizioan, lehenengoz, puntu kopuru berbera jaso dute bi finalistek, 46,03. Hori horrela, sari nagusia bi akordeoilarik partekatu dute, Maria Zubimendi zumaiarrak eta Neza Torkar esloveniarrak. Hirugarren saria beste gipuzkoar batek jaso du, Lore Amenabar irurarrak (44,81 puntu).

25. izateak berezia egin du aurtengo lehiaketa, eta sarituek are bereziagoa egin dute antolatzaileen esanetan: batetik, orain arte bi emakumek bakarrik zutelako jasoa sari nagusia, eta aurten "bikoiztu egin delako kopuru hori"; eta bestetik, Zubimendi izan delako Arrasateko dragoia garaikur nagusia eskuratu duen bigarren euskal musikaria, "1997tik gertatzen ez zena".

Goienak eman du honen berri. Hemen irakurri dezakezue.