'Ez dok hiru' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2017ko abe. 11a, 12:16

Ostiral honetan Tartean Teatroa konpainiaren Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa antzezlana izango da Aita Mari zinean (22:00etan). Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da hau. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko da. Kontutan hartu Baleikeko bazkide zenbakia jarri beharko duzuela edo, bestela, bazkide denaren izenarekin hartu beharko duzuela parte. Saridunen izenak ostegun goizean aterako ditugu.

Sinopsia

Ez dok Hiru, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.

Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean.

Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.

Erlazionatuak