Asteartean egingo dira hondakinak biltzeko sistema berriaren inguruko lehen informazio saioak

Baleike 2017ko abe. 9a, 08:03

Otsailaren 1etik aurrera hondakinak sailkatuta biltzeko indarrean jarriko den sistema berriaren inguruko informazio saioak egingo ditu Urola Kostako Udal Elkarteak herritarrekin. Lehen hiru saioak asteartean izango dira, Oxford aretoan. 

Saioetan hainbat argibide emango ditu Udal Elkarteak: zerbitzu berriaren inguruko xehetasunak, hondakin organikoak eta errefusa biltzeko edukiontziak irekitzeko txartelari buruzkoak (banaketa, nola erabili…), sistema berria jartzeko egutegia… Saio informatiboak Oxford aretoan egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ondorengo egun eta ordutegian:

-Abenduaren 12an, 16.30ean (euskaraz), 18.00etan (euskaraz) eta 19.30ean (gaztelaniaz).
-Abenduaren 28an, 9.30ean (euskaraz), 11.00etan (gaztelaniaz) eta 12.30ean (euskaraz).