Desfibriladorea jarri dute Udaltzaingoaren autoetako batean

Baleike 2017ko abe. 8a, 11:02

Orain arte Lubaki kiroldegian, Aita Mari futbol zelaian (Zumaiako Futbol Taldeak erosita) eta Aitzuri pilotalekuan zegoen desfibriladore bana. Hemendik aurrera, udaltzainek beste bat edukiko dute kotxeetako batean, larrialdiei erantzun ahal izateko. 

Norbaiti bihotza geratzen zaionean desfibriladoreena da erantzunik eraginkor eta azkarrena. Horrelako larrialdi kasuetan, garrantzitsua da lehenbailehen, 4-5 minututan, desfibrilazioa aplikatzea bihotza gelditu zaion pertsonari.  "Desfibriladore horiek, larrialdi kasuetan erantzun azkarragoa ematea ahalbidetuko dute, eta hori da hain zuzen Udalaren helburua, larrialdi egoera bati aurre egiteko baliabideak herritarren eskura jarri eta guztien segurtasuna bermatzea", adierazi dute Udaletik.