Foru Aldundiaren aipamen berezia jasoko du Zumaiako Kirol Elkarteak 50. urteurrenagatik

Baleike 2017ko abe. 7a, 17:07

Datorren asteazkenean Pasai Donibanen egingo den Kirol Galaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aipamen berezia jasoko du Zumaiako Kirol Elkarteak, 50 urteko ibilbidea bete duelako. Abenduaren 16rako pilota jaialdia eta herri bazkaria antolatu ditu elkarteak data berezia ospatzeko. Hemen xehetasunak: 

Pilota jaialdia 11:00etan hasiko da, Aitzuri pilotalekuan. Hauek jokatuko diren partidak:

-Zuazobide-Aramendi / Etxaide-Azkue (palaz)
-Lopez-Beitia / Etxeberria-Sanchez (pala motzean)
-Goikoetxea-Uranga / Zinkunegi-Enbil (zesta puntan)
-Iriondo-Iribar / Larrañaga-Etxabe (eskuz)

Hirugarren partidaren ondoren omenaldia egingo zaie Zumaiako Kirol Elkarteko sortzaile eta kideei.

Herri bazkaria

14:30ean bazkari herrikoia Marina Berri jatetxean, Naiara eta Eneritz trikitilariekin.

Bazkari txartelerako izen-ematea: Abenduaren 10a baino lehen (44€):
ES40 2095 5174 9410 6025 5030 banku kontu zenbakian izen abizenak jarrita (*)

Aitzuri Tabernan bazkari txartela jasotzearekin batera.
(*) Bazkari txartelak Aitzuri tabernan jaso ahal izango dira hurrengo egunetan ordain agiria eskuetan.