Europako Txapelketarako lehen zerrendan dago Kauldi Odriozola

Europako Txapelketarako lehen zerrendan dago Kauldi Odriozola
Odriozola Bidasoarekin egiten ari den lan bikainak Espainiako hautatzailearen arreta piztu du.

Urtarrilaren 12tik 28ra Kroazian jokatuko den Europako Eskubaloi Txapelketarako lehen deialdia egin du Espainiako hautatzaile Jordi Riberak, eta 28 aukeratuen artean ageri da Kauldi Odriozola.

Duela hilabete inguru Alemanian lagunarteko bi partida jokatzeko ere deitu zuten, baina orduan ezin izan zuen parte hartu hankeko lesio bat medio. Hala ere, garbi dago Espainiako hautatzaile Jordi Riberak begiz jota daukala zumaiarra, eta Kroaziako Europako Txapelketarako osatu duen lehen zerrendan sartu du. 28 horietatik azkenean 16 eramango ditu txapelketara, baina pauso handia da Odriozolarentzat zerrendan egotea.