Lanbide Profesionalaren alde egindako lanagatik saritu dute GKN

Baleike 2017ko abe. 5a, 15:07

Lanbide Profesionalaren jaia egin berri da Bilboko Euskalduna jauregian. Bertan, Eusko Jaurlaritzako, enpresetako, ikastetxeetako eta lanbide profesionalean 2016-2017 ikasturtean aritu diren 11.000 gazteen ordezkaritza zabala izan zen. 

Lanbide Profesionala bultzatzen eta sustatzen duten enpresak ere saritu ditu Confebaskek aurten. Bi izan dira saritutako enpresak: Dürr Systems Spain eta GKN Driveline Zumaia. “Inguruko ikastetxeekin lan egiten dutela”, adierazi zuen Eugenia Iraolak, enpresako garapeneko zuzendariak. Maila goreneko ikasketak egiten dituzten gazteak hartzen dituztela gaineratu zuen eta hauen jarrera eta proaktibitatea txalotzen dutela. “Hasi ginenetik Lanbide Heziketako hamar ikasle hartzen ditugu eta %80 inguru geratzen da lanean”.

Iñigo Zalduak, giza baliabideetako zuzendariak, azken urteetan egindako lanaren esker ona bezala ikusi zuen sari hau. “Belaunaldi berrian alde ari gara irmo lanean”.