'Asesinato en el Orient Express' eta 'Hurrak eta lapurrak 2' pelikulak emango dira Aita Marin

Baleike 2017ko abe. 5a, 10:05

Astea jaiegunez beteta datorrela eta, bihartik astelehenera bitartean (ostegunean izan ezik) zine saioak izango dira Aita Marin. Bi pelikula emango dira: Asesinato en el Orient Express helduentzat, eta Hurrak eta lapurrak 2 marrazki bizidunen filma haurrentzat. 

Kenneth Branaghek zuzendutako Asesinato en el Orient Express honako egunetan emango da: asteazkenean, ostiralean, igandean eta astelehenean (ikuslearen eguna), 19:30ean; larunbatean 19:30ean eta 22:15ean.

Hurrak eta lapurrak 2 (hemen trailerra), aldiz, ostiralean eta igandean emango da, bietan, 16:30ean.