2017/12/06 - 2017/12/11 19:30ean eta 22:15ean

Zinema

Asesinato en el Orient Express

Asesinato en el Orient Express
Aita Mari aretoa, Zumaia

Agatha Christieren eleberri ezagunaren pantaila handirako egokitzapena osatu du Kenneth Branagh estatubatuarrak, Maltarekin batera egindako koprodukzioan. Branagh bera, Penélope Cruz, Willem Dafoe, Johnny Depp, Michelle Pfreiffer eta nazioarteko beste hainbat izar arrakastatsuk hartu dute parte proiektuan, nahiz eta izen potoloen babesak ez duen kritika baretzeko balio izan. Filmak, jatorrizko lanak bezalaxe, Orient Express tren famatuan jazotako hilketa bat kontatuko du. Bidaian zehar gertatuko da, eta Hercules Poirot detektibe belgikarrak egilea nor den deskubritu beharko du.

Ordutegia: asteazkenean, ostiralean, igandean eta astelehenean, 19:30ean; larunbatean 19:30ean eta 22:15ean.