[ZOZKETA] Marlik taldearen lehen diskoko hiru ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2017ko abe. 4a, 15:29

Marlik laukote zumaiarrak lehen diskoa atera berri du. Bluesaren eta rockaren artean mugitzen diren hamer kantak osatzen dute diskoa. Taldeak emandako diskoaren hiru ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Saridunen izenak datorren astelehenean, hilaren 11n aterako ditugu. Gogoratu zozketan parte hartzeko bazkide zenbakia jarri beharko duzuela edo etxean bazkide denaren izenarekin hartu beharko duzuela parte.

Marlik taldeari buruzko erreportajea aterako dugu abenduko Baleike aldizkarian. 

Hemen entzun dezakezue taldearen aurrerapeneko kantan, Sua.

Erlazionatuak