Inauterietako kartel lehiaketa antolatu du Kultura Sailak

Baleike 2017ko abe. 3a, 18:39

Gabonak gainean ditugu, eta Inauteriak ez pentsa urrun daudenik. Aurten otsailaren hasieran ospatuko dira mozorroen festak. Egitaraua iragarriko duen kartela erabakitzeko lehiaketa jarri du abian Zumaiako Udaleko Kultura Sailak. 

Hemen dituzue oinarriak:

- Gaia eta karteleko testua: "Zumaiako Inauteriak 2018".

- Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez 3 lan aurkez ditzake.

- Teknika / neurria: teknika librea.  DinA 3 neurria (297x420mm).

- Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.

- Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, urtarrilaren 12a  baino lehen.

- Kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean otsailaren 1etik 18ra.

- Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta 2 sari izango dira:

- Kartel irabazlea: 300 euroko saria . Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da.

- Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek hautatuko dute. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango da.

- Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen barnean jasoko dira.