Euskararen arrastoei buruzko hitzaldi ibiltaria egin da goizean herrian zehar

Baleike 2017ko abe. 3a, 15:45

Euskararen Asteko egitarauaren baitan, Imanol Azkuek gidatutako Ibilaldi bat euskararen arrastoan hitzaldi ibiltaria egin da gaur goizean. Kofradiako plazatik abiatuta, bidean zehar, euskarak herrian izan duen bilakaeraren inguruan mintzatu da. 

1960tik gaur egunera arteko bidaia egin da historian zehar eta leku bakoitzak euskararen testuinguruan izan duen garrantziaz aritu da. Hala, Kofradiatik abiatuta, 1966an ikastolaren sorrera bizi izan zuen Apaizetxera joan dira, San Pedro kalean. Ondoren, Arrangoleta, Aita Mari zinema, Foronda eta udaletxea bisitatu dituzte.